Bosniako poni
Bosniako poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Bosnia-Herzegovina |
Sinonimoak | Bosniako mendiko zaldia. |
Bosniako ponia, (bosnieraz: Bosanski brdski konj), edo Bosniako mendiko zaldia, Bosniako antzinako bertako zaldi arraza da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarrietatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Bosniako ponia Balkanetako zaldi arrazen sailkapen taldean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko ponia daude besteak beste.
Dirudienez Bosniako ponia garai batean Balkanetan hedatutako przewalski zaldien eta tarpanen arteko gurutzaketatik dator.
Arrazaren Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosniako ponia Hutsul eta Konick poni arrazen oso antzekoa da[2]. Lehen esan bezala, beste hainbat arrazekin Balkanetako zaldi arrazen taldea osatzen du. Uste da lehen aipatutako tarpan eta przewalski zaldiez gain, Otomandar Inperioaren zalditeriaren abereek arrazan eragin zutela[3].
1900. urtetik aurrera, Bosniako ponien hautaketa eta hobekuntza programa hasi zen gobernuaren aldetik. Arrazaren kudeaketarako gune nagusia Borike Stud izenekoa izan zen.
Arrazako abereen kopurua asko murriztu zen azken 1992-1995ko Bosniako gerran, eta gerraz gero Bosniako ponien kopurua ez da emendatu. Arraza garbiko abelburuen kopurua ez da 100 baino askoz gehiegokoa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Altuera: 135-145 cm. soin gurutzera.
Bosniako ponia literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ivo Andritxek, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea bosniarra eta Literatura Nobel sariduna, Zubi bat Drinaren gainean liburu ospetsuan Bosniako ponien deskribapen ederra eta zehatza egiten du.
Arrazaren egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahastutako Bosniar poni ugari egon arren, arraza garbiko abelburuen kopurua 100 ingurukoa da. Gehienak Borike atxaldean dagoen babesgunean daude, Sarajevotik 50 kilometroetara[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.theequinest.com/breeds/bosnian-pony
- ↑ https://web.archive.org/web/20111001014911/http://www.equinekingdom.com/breeds/ponies/bosnian.htm
- ↑ Tamsin Pickeral, The Encyclopedia of Horses and Ponies, Parragon Plus, 2001. (ISBN 0-7525-4158-7)
- ↑ http://www.diariodemallorca.es/ciencia/2009/08/08/ultimo-refugio-raza-autoctona-caballo-montes-bosnio/492114.html
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Telalbašić R.; Žiga E: "Bosanski brdski konj" - Zbornik radova IP Svjetlost Sarajevo, 2003.ISBN 9958-10644-2
- Katica V.: "Autohtone pasmine domaćih životinja u Bosni i Hercegovini" - Sarajevo, 2004
- Žiga E.; Telalbašić R. : "Bosanski brdski konj - monografija", IP Šahinpašić Sarajevo, 2008. ISBN 978-9958-41-245-1
- Žiga E.; Telalbašić R. : "The Bosnian mountain horse - a monograph" IP Šahinpašić Sarajevo, 2009. ISBN 978-9958-41-295-0
- Telalbašić R.; Rahmanović A.; Žiga E.: "Bosanski brdski konj, krvne linije pastuha i rodovi kobila na ergeli Borike, Bosna i Hercegovina" Radovi Poljoprivredno-prehrambenog fakulteta u Sarajevu, 2011. BH ISSN 0033-8583
- Telalbašić R.; Žiga E.; Rahmanović A. : "Matična knjiga Bosanskog brdskog konja ergelskog uzgoja", IP Šahinpašić Sarajevo, 2011. ISBN 978-9958-41-447-3
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikuloa
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian